Hamairu film labur lehiatuko dira Fant Laburrean-Euskal Filmak Jaialdian

Bizkaie! 2024-05-03 08:16   Zinemea

Bilboko Campos Eliseos Antzokian eskainiko ditue gaur, maiatzak 3, Zinemaldiaren edegiera galearen ondoren.



Bilboko Udalak atontzen dauen 30. Fant Fantasiazko Zineman lehiatuko diran 13 film laburrak aurkeztu dtue. Azkuna Zentroan egindako jentaurrekoan, Justo Ezenarro Zinemaldiko zuzendariak Zinemaldiaren Sail Ofizialean urtero bere lekua dauen tokiko talentuaren aldeko jarrerea azpimarratu dau: Fant Laburrean-Euskal Filmak, euskal film laburretara bideratua.

Ezenarrogaz batera, sail honetan parte hartu daben film laburren zuzendarien ordezkaritza bat egon da, besteak beste, Rio (Conej Steps out), Nitya López (Deadly Draw), Uxuri Etxegia Etxebeste (Feminancy), Rubi Rock (Hado), Imanol Ortiz López (Jende arrotza), Gastón Haag (Nada de nada), José Luis Acosta (Ni lobos ni corderos) eta Sonia Estévez (Txotxongiloa).

Ondokoak dira hautatutako film laburrak (4 euskeraz eginak):

Betiko gaua (2023, Eneko Sagardoy); Betizu buru (2023, Kim Maiteny); Conej Steps out (2023, Pablo Rio); Deadly Draw (2023, Nitya López); Europa (2023, Ekain Irigoien); Extrema grave (2023, Lorenzo Ayuso); Feminancy (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); Hado (2023, Rubi Rock); Jende arrotza (2023, Imanol Ortiz López); Nada de nada (2023, Gastón Haag); Ni lobos ni corderos (2024, José Luis Acosta); To bird or not to bird (2023, Martín Romero); eta Txotxongiloa (2023, Sonia Estévez).

Publikoak maiatzaren 3an ikusi ahal izango ditu, Campos Eliseos Antzokian inaugurazino proiekzinoa egin ondoren.

Betiko gaua (2023, Eneko Sagardoy).

Iraupena:17 min

Mirenek Elena antzemongo dau alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko deutso.

Betizu buru (2023, Kim Maiteny).

Iraupena:17 min

Miren eta Manuren artekoa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dabe asteburua pasau eta hartu-emonak konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dino zintzarri bat dala zapaltzaileek entzuten daben azken hotsa...

Conej Steps out (2023, Pablo Río).

Iraupena:7 min

Conej-ek munduko opari onena egin nahi deutso Claire neskalagunari bere hitzorduan. Beraz, suziri bat eregiten dau Claire espaziora eroateko; plana guztiz ezohikoa da. Hori dala eta, Conejek ahalegin handia egin beharko dau Clairek gonbidapena onartu deian: ilargirako bidaia siderala eta bikaina, kosmosean barrena eta harago.

Deadly Draw (2023, Nitya López).

Iraupena: 10 min

Carolinek leihotik begiratzen dau kalea, atean giltzak entzutean ikaratu egiten da, Nathan da, bere senarra. Istripu bat izan dauen neska batena zan saritutako loteria-txartel bat eskuratu dau.

Europa (2023, Ekain Irigoien).

Iraupena: 8 min

Gerratik igesi heldu da Lubna Parisera. Gurasoei zuzentzen jake bere pentsamenduakaz, alkarregaz Eiffel torrearen gainetik baleak hegan ikusi ahal izateko mediterraneoa zeharkatu deiela desiratzen.

Extrema gravedad (2023, Lorenzo Ayuso).

Iraupena:7 min

Zer da bere buruaz beste egin nahi dauen pertsona bati jazo leikion okerrena? Esaten da okerrena ez dala heriotzea, hilten zaren modua baino, eta Camilo esaldi horretan zenbaterainoko egia dagoan egiaztatzeko zorian dago...

Feminancy (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste).

Iraupena:6 min

Komedia-dokumental faltsua

Hado (2023, Rubi Rock).

Iraupena:12 min

Javi, gizon desleial eta estatus onekoa, errepide ilun eta bakarti batetik gidatzen doa gauez. Ustez laneko bidaia batetik bueltan, etxerako bidean da. Deskuidu batean, segundo batean, Javiren bizitza betiko aldatuko da.

Jende arrotza (2023, Imanol Ortiz López).

Iraupena:5 min

Holan esaten eustan beti amak, baina Agustín ezta ezezagun bat, zeren bere dendara joaten garen bakotxean gozokiak eskaintzen deustaz.

Nada de nada (2023, Gastón Haag).

Iraupena:17 min

Supermerkatuan, itxuraz, gauza handirik ez da jazotebn eta bertako langileek ez dabe zer esan handirik. Baina ziztu bizian aldatu daiteke dana, lankide barri bat sartzen danean... edo ez da ezer jazoko barriro be?

Ni lobos ni corderos (2024, José Luis Acosta).

Iraupena: 12 min

Anai bik urteak daroez alkarrengandik urrun, bestearen biziteari buruz ezer jakin barik. Biak barriro batu eta azken duelu batean alkarren kontra hasiko dira, banandu zituan eta familia suntsitu eta aita, xakeko maisu ospetsua, hil eban engainu bat argitzen saiatzeko.

To bird or not to bird (2023, Martín Romero).

Iraupena:9 min

To bird or not to bird, horra hor auzia. Gaur egungo munduari emondako begirada kritiko eta kaleidoskopikoa, txori batzuen bizipen tragikomiko eta esperpentikoen bidez kontauta.

Txotxongiloa (2023, Sonia Estévez).

Iraupena:10 min

Txotxongilo femenino bat gela batean agertuko da, lurrean botata eta ezin da mobidu. Esperientzia batzuen ostean, pixkanaka sokak erantsiko jakoz gorputzean, eta haren mobimenduak gero eta arinagoak izango dira. Soka bakotxa eszena bategaz lotuta dago, berari eragiten deutsen hainbat alderdigaz: gorputza, bardintasuna, generoa.

Film laburrak

Sail Ofizialak 22 lan dira aurten, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta 9 nazinoarteko film laburren saioan. Nazinoarteko beste 9 film laburrek parte hartuko dute Panorama Fantástico en Corto sailean.

Film laburren aldeko jarrerea izan da beti Fant-en bereizgarrietako bat lehen edizinoetatik eta, 30. urteurren honetan, indar handikoak izango dira Zinemaldiaren programazinoan, izan be, film laburrek bere beren sari eta dotazino ekonomikoak ditue: Publikoaren Saria Film Labur Onenari (3.000 euro) eta Epaimahaiaren Sariak Nazinoarteko Film Labur Onenari (3.000 euro) eta Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onena (2.500 euro) eta Panorama Saileko Epaimahaiaren Film Labur Onena (1.750 euro). Gainera, Euskal Aktoreen Batasunak Interpretazino Onenaren saria emongo dau Fant Laburrean-Euskal Filmak film laburretan.

Sarrerak

Inaugurazino-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosi daitekez, bakotxa 5 euroan, eta amaierako galarako eta palmaresaren proiekzinoetarako sarrerak BBK Aretoan prezio berean.

Sarrerak 4 euroan erosi daitekez Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela izan ezkero.

Abonua erosi daben personak be sartu ahal izango dira proiekzino honetan, txarteldegian sarrerea erosita.​ 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu