Etxekalte taldeak 'Inertziak' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-05-03 13:15   Musikea

Diskoa, 2025erako argitaratzea aurreikusten dabe.

Etxekalte taldeak, Estali Nituen abestia kaleratu eban pasaden urtarrilean. Orain, bigarren atala argitarau dabe: Inertziak kantua.

Talde bermeotarrak introspekzinoa albo batera ixten dau, Nor da Norbera? galderea behin betiko zarratuz. Aitatzekoa da, Santi Garciak grabau eta produzidu dauela, underground eszenean erreferente dan Ultramarinos Costa Brava Estudioan. Beraz, soinuaren kalidadea nabarmena da.

Aurreko abestiak, taldea ezagurazotera eroan dau eta Inertziak abestiakaz, Inertziak Estali EP-a osotuko dau. Bi abestiko EP-a, hurrengo diskoaren aurrerapena da, izan be, taldea disko barrian dago lanean eta 2025erako kaleratzea espero dabe.

Etxekalte gurea bezain zurea da lelopean, laukoteak uste dau musikea esperientziak partekatzeko eta komunidadea sortzeko modua dala. Horren adibide da Nuntxaku lako proiektuetan dauen inplikazinoa. Bertan bere herriko beste artista batzuegaz lan egiten dabe eszena bizirik mantentzeko.

Kontzertuak

  • Maiatzak 4: Gazte Eguna (Gatzaga).
  • Maiatzak 17: Orozko Rock.
  • Maiatzak 24: Jaiak (Oñati).
  • Maiatzak 25: Sala Because (Castellón).
  • Bagilak 6: Dabadaba (Donostia).
  • Bagilak 7: Iparragirre (Gernika).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu