'Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi' erakusketea ikusteko azken astea

Bizkaie! 2024-05-10 10:25   Kulturea

Dagoeneko, 273.000 personak baino gehiagok bisitau dabe erakusketea.

Maiatzak 4 izango da azken eguna Giovanni Anselmo (Borgofranco d’Ivrea, 1934–Turin, 2023). Ostertzaz gaindi erakusketea bisitetako Guggenheim Bilbao Museoan.

Artistea erakusketearen prestakuntza-lanetan erabat sartuta ibili zan joan dan abenduan hil baino egun gutxi batzuk lehenagora arte; erakustaldiak, beraz, haren bitalismo sakona, itxi dauen ondarearen handitasuna eta bere ekarpenaren esangurea zintzo transmitidutea dau helburu. 273.000 personak baino gehiagok bisitau dabe erakusketea.

40 obra baino gehiagoren bidez, erakustaldia ibilbide edo bidaia legez pentsauta dago eta artistearen obrarik enblematikoenak eta kokapen zehatzeko beste artelan batzuk lotzen ditu. Espazioa, denporea, orientazinoa, eremu magnetikoak nahiz planetearen grabitazino-indarrak Giovanni Anselmoren lengoaia artistikoa zehazten dabe.

Egunotan bisitariek June Crespo. Baskularra erakuzketea ikusi ahal izango dabe; bigarren solairuan barriz, Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea erakusketea dago ikusgai (babeslea: BBK), eta hirugarren solairuan, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK), baita Yayoi Kusamaren murgiltze-instalazinoa be: Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (2020). Azkenik, bisitariek Metahaven: Kaosaren teoria erakusketea bisitau ahal izango dabe Film&Video aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu