Eneko Bidegainek irabazi dau 111 Akademiaren Saria

Bizkaie! 2024-04-30 13:39   Kulturea

Idazlearen Bichta éder elebarria saritu dabe.

Eneko Bidegain (111 Akademia). | Ikusi handiago | Argazki originala

111 Akademiak Eneko Bidegaini (Baiona, 1975) emongo deutso 2023ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Bidegainen Bichta éder eleberria izentau dabe 2023ko libururik gogokoen. 218 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horreetako 123k parte hartu dabe 2023ko sariduna izentatzeko 2024ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Bidegainen lanak Karmele Jaioren Maitasun kapitala nobela izan dau lehiakide azken bueltan. Bi lanen arteko lehia oso estua izan da azken unera arte.

Kontuak kontu, 111 Akademiak bagilaren hasierean egingo dau jendaurreko sari-emote ekitaldia.

Bichta éder

Bihurgune askotako istorioa. Pertsonaia eta gai anitz dituan kontakizuna. Thriller politikoa, non eta lur eta eraikuntza espekulazinoa, turismoa eta nekazalgoa, euskerea eta hizkuntza nagusia, Aljeriako gerra eta negozino zikinak, ETA eta estaduko krimenak, Lapurdi eta antxinako Nafarroa, nagusiak eta menekoak gurutzatzen diran, eta protagonista biek Altzugaraia jauregia turismo egitasmo espekulatzaile bihurtzearen kontra beren borroka bilakatzen daben. Istorio interesgarria eta sano gaurkoa.

111 Akademiaren Saria

Euskal Herriko irakurleek emoten daben hogeita zortzigarren edizinoa dau aurtengoa. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri eban martxan Beterriko Liburua literatur aitamena (gerora 111 Akademiaren Saria bihurtua) euskal irakurleari literaturearen plazan berbea eta protagonismoa emoteko asmoz.

Ondokoak dira saria jaso daben obrak:

  • 1996 Joxean Agirreren Elgeta.
  • 1997 Ur Apalategiren Gauak eta hiriak.
  • 1998 Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri.
  • 1999 Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion.
  • 2000 Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean.
  • 2001 Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua.
  • 2002 Anjel Lertxundiren Zorion perfektua.
  • 2003 Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea.
  • 2004 Pako Aristiren Gauza txikien liburua.
  • 2005 Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten.
  • 2006 Karmele Jaioren Amaren eskuak.
  • 2007 Jokin Muñozen Antzararen bidea.
  • 2008 Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana.
  • 2009 Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori.
  • 2010 Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak.
  • 2011 Harkaitz Canoren Twist.
  • 2012 Ramon Saizarbitoriaren Martutene.
  • 2013 Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat.
  • 2014 Mikel Peruarenaren Su zelaiak.
  • 2015 Katixa Agirreren Atertu arte itxaron.
  • 2016 Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua.
  • 2017 Uxue Alberdiren Jenisjoplin.
  • 2018 Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa.
  • 2019 Karmele Jaioren Aitaren etxea.
  • 2020 Pello Lizarralderen Argiantza.
  • 2021 Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala.
  • 2022 Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea.
  • 2023 Eneko Bidegainen Bichta éder.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu