Maiatzak 28
'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'
2023/12/13 - 2024/06/16
Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |ErakusketakBermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.
Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.
Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.
Informazino gehiago hemen.
'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'
2024/02/02 - 2024/09/01
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakErakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.
1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.
- Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
- Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
- Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.
Informazino gehiago hemen.
'Kameratik orratzera'
2024/03/05 - 2024/07/07
La Encartada Fabrika Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
53. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketea
2024/03/16 - 2024/06/01
Gipuzkoako hainbat herritan.Bolatokien kokapenak hemen
Klasikoak 2024
2024/04/05 - 2024/06/29
. |Ikus-entzunezkoakDonostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be.
'Eskeleteoak, kraneoak eta masailezurrak'
2024/04/20 - 2024/08/20
Mañariko Hontza Museoan. |Erakusketak'Badakizu'. IRANTZU YALDEBERE
2024/05/03 - 2024/06/02
Bilbon, Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo). |Erakusketak2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.
Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.
Getxo Eszena 2024
2024/05/04 - 2024/10/26
Getxon. |Jardunaldiak
Eguna |
Ikuskizuna |
Konpainia |
Lekua |
Ordutegia |
Diziplina |
Maiatzak 4, zapatua |
Maite Guevara |
Areetako Geltokia plaza |
21:00 |
Zirkua |
|
Maiatzak 11, zapatua |
Hortzmuga Teatroa |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
|
Maiatzak 17, zapatua |
Trapu Zaharra |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
|
Maiatzak 25, zapatua |
Sokaire biolinistak |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Musika |
|
Bagilak 1, zapatua |
Zirkozaurre |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Zirkua |
|
Bagilak 8, zapatua |
Ganso & Cía |
Areetako Geltokia plaza |
18.30 |
Antzerkia-clown |
|
Bagilak 15, zapatua |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Jantza |
||
Bagilak 22, zapatua |
Bapatean Zirko |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia-clown |
|
Bagilak 29, zapatua |
Cía. Barré |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Zirkua-clown |
|
Garagarrilak 13, zapatua |
Organik Dantza |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Jantza |
|
Garagarrilak 20, zapatua |
Ipurbeltz | Ameztuz |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
Garagarrilak 27, zapatua |
Bonba bat naiz | Intujai | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia-clown |
Urriak 5, zapatua |
Aiurri | Aukeran | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Jantza |
Urriak 12, zapatua | La Kermés del vermú | Gorakada teatro | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia-musika |
Urriak 19, zapatua | Pausa | niMú | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Zirkua |
Urriak 26, zapatua | Lanean 75 urte bete arte | Cía. Barsanti | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia |
XXIV. Haur Antzerki Topaketak
2024/05/07 - 2024/05/28
Bilboko Kafe Antzokian. |Antzerkia- Ondokoek hartuko dabe parte: Kurkuluxetan Eskola, Artxandape Ikastola, Urretxindorra Ikastola, Kukullaga Eskola, Arangoiti Eskola, Lemoa Ikastola.
'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.
2024/05/10 - 2024/09/22
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakNéstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.
Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.
Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.
'Ibarrola. El pintor en el bosque'.
2024/05/11 - 2024/07/31
Madrileko Lucía Mendoza Galerian (Bárbara de Braganza, 10). |Erakusketak'Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'
2024/05/15 - 2024/10/13
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
MusikAuzo 2024
2024/05/16 - 2024/06/30
Bilbon.MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.
Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.