Zine Munduko Euskaldunen I. Topaketak Tokion

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Zinemea
Topaketa honeetan erakusteko aukeratu diran zortzi film luzeak ondoko honeexek dira: 'La caja 507', Enrique Urbizurena; '800 balas', Alex de la Iglesiarena; 'Arrebato', Ivan Zuluetarena; 'Lucia y el sexo', Julio Medemena; 'Los novios bulgaros', Eloy de la Iglesiarena; 'Torremolinos 73', Pablo Bergerrena; 'Los lunes al sol', Fernando Leon de Aranoarena; eta, 'Marujas asesinas', Javier Rebollorena. Film laburrei jagokenez, ondokoak ikusi ahal izango dira: 'Mirindas asesinas', Alex de la Iglesiarena; 'Muerto de amor', Ramon Barearena; 'La primera vez', Borja Kobeagarena; 'Tercero ...

The Matrix Reloaded, ikuskizuna pantailaratzeko prest

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Zinemea
Matrix filma eta ganerako produktuak Edozelan be, Reloaded eta Revolution ez dira izango produktu honen emoitza bakarrak; izan be, datorren urtearen hasikeran DVDan pantailaratuko jaku Matrix-en unibersoan girotutako kontakizun laburrek osotzen daben Animatrix animazino-film japoniarra. Ganera, daborduko Matrix-en ganeko bideo joko barri bat be aurkeztu dabe eta, jakin ahal izan dogunez, The Matrix Reloaded estreineteagaz batera jarriko da salgai. Dana dala, idazki txiki hau zuen jakingurea asetzeko adinakoa izan ez bada, The Matrix-en web orri ofizialetik osteratxu bat egin eta ...

Heist

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Zinemea
Euskal Herriko hegoalde honetan apirilaren bigarren astean 'Azken kolpea' izenburuaren pean estreinautako pelikula hau zine baltzaren erakusgarri ona da eta, beraz, ez da harritzekoa berari esker Hollywoodeko aspaldiko ukutu klasikoak igarteko aukerea izatea. Kontakizuna goi mailako lapurreta edo atraku perfektua egiteko trikimailuei esker ondo baino hobeto bideratuta badago be, gidoia derrigor aitatu beharreko elementua da. Izan be, film honetan aspaldion entzun doguzan alkarrizketarik onenetariko batzuk azaltzen dira, bai eta txapela kendu eta barrez lehertzeko moduko txiste sorta ederra be. Ganera ...

The quiet american

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Zinemea
Filma 50eko hamarkadako Saigon istilutsuan girotuta dago, herrialde honetan izandako gerrarik odoltsuena eragin eben iparramerikarrak agertzen hasi ziranean, hatan be. Pelikulea geldoa da, baina ez aspergarria; istorioak Vietnamgo egoera larri eta gatazkatsuaren barri emoten dauen kazetari londrestar baten bizimodua kontetan deusku. Bertan bizi da maitaleagaz batera, sano gazte polit eta erakargarri bategaz, baina ezin dira ezkondu, kazetaria Ingalaterran ezkonduta dagoalako dibortzioa emoteko amesik bape ez dauen andra katoliko bategaz. Testuinguru honetan, Phuong ederragaz zoro-zoro maiteminduko dan gazte estadubatuarra ailegau da ...

Frida

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Zinemea
Salma Hayek gaur egungo zinearen arpegirik politenetariko bat izanda be, sekula ez dau aparteko kritikarik jaso bere lan dramatikoa dala eta. Film honetan, ostera, interpretazino lan sendoa bete dau, Mexikoko Frida Kahlo margolariaren biografia idealizatu hau ondo baino hobeto interpretatuz. Egia esan, ez dakit film honek noraino azaltzen dauen margolari honen benetako bizitzea. Beraz, pentsau behar da, zinearen ohiko usadioari jarraituz, dan-dana glaumourraren argi-koro batez jantzita egon dala, gaiztoak on bihurtuz eta motzak polit eta eder. Baina, zintzoa izanda, horrek ...

Soldados de Salamina

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Zinemea
'Soldados de Salamina' pelikulea David Trueba espainiarrak aurrera atara dauen proiektu interesgarria da. Javier Cercas idazleak izenburu beraren pean idatzitako liburu arrakastatsuan oinarrituta dago eta, liburua irakurri dabenek aitatu daben legez, oso egokitzapen zehatza da, jatorrizko lanaren espiritua jasoten dauena, aldaketa batzuk agirikoak izan arren. Halan, pelikulan protagonistearen sexua aldatu eta andrazko bihurtzen jaku, Ariadna Gil-ek ederto interpretautako lanean. Esanak esan, filmak lan idatziaren maminari eusten deutso eta ukutu dokumentalak bardintsu erabilten dira batean zein bestean, errealidadea eta fikzinoa nahastauta ...

'Chicago' eta 'Piano-jolea' Oskar sarietako irabazle ukaezinak

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Zinemea
Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak mundu erdia harritu eban, 'Chicago' musikala eta batez be 'Piano-jolea' filmak saritzean, beti be Martin Scorsese-ren eta 'Gangs of New York' beraren filmaren kaltetan. Izan be, hamahiru proposamen izanda, Rob Marshall-en pelikulea faborito nagusia bazan be, Scorsese-ren epopeia bigarren lekuan egoan hamar proposamenagaz. Halan, 'Chicago'-k sei Oskar eskuratu zituan, baina Gangs of New York esku hutsik joan zan Kodak antzokitik. Oskarren 75. ospakizunaren irabazlea, bada, 'Chicago' izan zan, baina arrakasta hori apur bat apaldu ...

Chicago

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Zinemea
Azkenengoz, musikearen garrantzia be azpimarratuko neuke; honetan bete-betean asmau dabela esan behar da. Guztiagaz be, ederto eginiko gauzen zerrendea txikia ez bada be, filmak huts egiten dau edozein istorioren osogai nagusietan: argumentuan, gidoian eta interesa sortzeko ahaleginetan, hatan be. Joseba Terreros

The gangs of New York

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

The hours

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

About Schmidt

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Piano-jolea

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros