Erregeak, gerlariak, magoak eta ezpatak

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Zinemea
Hona hemen, bada, aste honetatik aurrera errealismoz jantzita saldu deuskuen filmaren nondik norakoak. Orain ikusi beharko da ia publizidade kanpaina eta filmaren kalidadea bat datozen ala ez. Joseba Terreros

Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Zinemea
60ko hamarkadako hasikeran, Parisen, Mendebaldeko Europan legez, bizitasun ikaragarria egoan. Dan-dana aldatzen ebilen eta uria kultur eta gizarte aldaketak agintzen ebazan energiaz bete zan. Testuinguru honetan, behargin xumeen klaseko auzo baten, judu gazte batek, Momok (Pierre Boulanger), eta musulman zahar batek, Ibrahimek (Omar Sharif), ezagutuko dabe alkar. Momo umezurtzearen lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, ondo be ondo esaten deutsienak eta “benetako maitasunagaz” tratetan dabenak. Momok jateko eta edatekoak erosten ditu Ibrahim jaun isil eta misteriotsuaren dendan; Ibrahimek gaztearen lagunik onena ...

“Sith-en errebantxea”, Izarretako gerrearen III. izenburua

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Zinemea
Hile honetan Starwars-en jarraitzaile amorratu eta sutsuek San Diegon egindako batzarrean, LucalFilms enpreseak pelikula honen izenburuaren publizidadea egiteko aprobetxau eban; jarraitzaileok harrera ezin hobea egin eutsien izenburuari, “jente guztiak dakian legez, onak, hau da, Jediak mapatik desagertu behar izango diralako III. ale honetan”. Pelikulearen izenburua aurkezteaz ganera, George Lucas-ek Ryan Church-en apaingarrien diseinu lanak be aurkeztu ebazan, Wookies bizi diran basoaren marrazkiak erakutsiz; era berean, Anakin-en eta Obi-Wan Kenobi-ren arteko burrukearen eszena batzuk be ikusi ahal izan ziran, baina efektu ...

Kill Bill: Vol. 2

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Zinemea
"Kill Bill: Vol. 1" filmean hainbat eszenaren premina ez egoala ikusi bazenduen, sentsazino hori asko be agirikoa izango jatzue bigarren zati honetan. Ez da lehenengoaren baizen zoro eta bortitza, ez dauka aurrekoak adina indar. Ganera, larregi eta oreka barik erabili dira bape beharrezkoak ez diran alkarrizketa hantusteak eta ponpoxoak. "Kill Bill: Vol. 2" pelikulea ez da zine mueta bat omentzeko bitartekoa; Tarantinok proposamena aldatu eta erritmoari eusten ez deutson askoz be kontakizun lasaiagoa egin gura izan dau, pelikulea drama merke ...

Fahrenheit 9/11

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Zinemea
Oraingoan, Michael Moorek Estadu Batuetako botere gunei eragiten deutsen gai bati oratu deutso. "Fahrenheit 9/11" filmean George W. Bush presidentearen aukeraketa eztabaidagarria hartu dau kontakizunaren abiapuntutzat. Horrela, Texaseko erdipurdiko petrolio gizona izatetik Estadu Batuetako presidentea izaterainoko ibilbidea aztertzen dau, Osama Bin Laden familiaren eta beraren aitaren arteko hartu-emon ilunak agirian ipiniz. Era berean, 2001eko irailaren 11tik aurrera jazotakoa ikertzen da; horrela, argi eta garbi ikusten da Bush-en administrazinoak zelan erabili eban bere mesede politikorako Torre Bikien kontrako eraso lazgarria ...

Spider-Man 2

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Zinemea
“Spider-Man”, seguru antzean, komiki bat zinera egokitukeran egindako moldaketarik duinetariko bat izan zan. Edozelan be, merkaduko produktu modura itzezleko arrakastea jadetsi dauan arren, ezin esan daiteke bigarren zati hau lehenengoaren mailakoa danik. Edonork ikusi leike erritmo gorabehera handiak dagozala, alkarrizketak tarteka-marteka sano pobreak dirala eta zati askotan betelana besterik ez dala egin. Maitasun istorioa, kasu baterako, nahiko harrigarria da, MJren personaia umegorri baten antzera aurkezten deuskulako. Gauza bera esan geinke filmaren umoreari jagokonez: Peter Parker-ek eten barik hartzen dauazan golpeak ...

Amenabar-ek Bardem itxuraldatu dau “Mar adentro” filmean

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Zinemea
Eta hori guztiori Ramon Sampedro tetraplegikoaren bizitzea antzezteko asmoz; Ramon Sampedro 30 urtean ibili zan bizitza duin baten aldeko burrukan eta 1998an helburua lortu eban, legez kanpo izan bazan be. Bizitza erdian baino epe luzeagoan ahalegindu zan uretara egindako salto baten ondorioak gainditzen; izan be, 26 urte eukazala, mobidu ezinik eta bizitzeko gogo barik lotu zan. Antza danez, Amenabar-ek egindako aurreko filmeek ez daukie zerikusi handirik oraingo honegaz; edozein kasutan be, zuzendariak behin eta barriz aitatu dau pelikula barri honen ...

Incautos

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Zinemea
“Incautos” Miguel Bardem-en laugarren filma da, azkenengo pelikula egin ebanetik 3 urte igaro ostean estreinau dana. Bardemek Ernesto Alteriok antzezten dauan iruzurti baten istorioa kontetan deusku, txikitatik timo eta engainuaren aditua izaten lagundu deutsien bizimodu aldrebes baten barri emonaz. “El Manco” ezizenez ezagututako gizona euki dau maisu eta honek Federico iruzurti handia aurkeztuko deutso. Horren bitartez, Ernestok aberatsak eta politikariak engainetan ikasiko dau, harik eta Pilar, Federicoren maitale ohia, ailegau arte. Hirurek maitasun, gorroto, mendeku eta diru-goseaz betetako triangelua osotuko ...

Seres queridos

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Zinemea
Teresa de Pelegrí eta Dominic Harar-ek zuzendu eta idatzitako filma dozue Leni eta Rafiren istorioa kontetan dauan “Seres queridos”; istorio osoa Madrilen garatzen da gau bakar baten. Lenik mutil-laguna aurkeztu gura deutso familiari, baina arazo bat dago; izan be, Rafi palestinarra da eta Leni judua. Egoerea gehiago korapilatuko da Leniren amak ez dauzala bien arteko hartu-emonak onartzen esaten dauanean. Baina, problemak ez dira hortxe amaituko; izan be, Rafiri afariko zopa izoztua leihotik jausi eta handik paseoan dabilen gizon bat hilko ...

Shrek 2

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Zinemea
“Shrek”-en arrakasta itzelak zuzeneko zerikusia euki eban umeentzako ipuinen aspaldiko konbentzioen kontura modu burutsuan barre egiten eban pelikula eredu bategaz. Hau da, ikusleek betiko animazino pelikulen ereduak kolokan jarteko akuilu bat behar eben eta horretan “Shrek”-ek bete-betean asmau eban. Baina, film horrek hainbesteko arrakasta jadetsi eban, ze istorioaren jarraipenari derrigorrean ekin behar izan jakon. Beraz, “Shrek 2” filmak itxaropen mueta biri aurre egiteko beharrizanetik sortu da: batetik, lehenengoa baizen urratzaile eta lotsabakoa izan behar da; eta, bestetik, zineak ...

Arven (Herentzia)

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Zinemea
Ulrich Thomsen familiarteko tentsinoen ganeko film honetako antzezleen buru da; Danimarkako industri familia baten lehenengo seme modura altzairu fabrika baten ardurea hartu behar izango dau, aitak bere buruaz beste egin eta gero. Gauzak holan, Stockholm-eko bizimodu betegarri, oso eta alaia itxi behar izango dau, Danimarkara bueltau eta bere gaitasun eta arduren mugak gainditzen dauzan erantzukizun baten kargu hartzeko. Horrek goitik behera aldatuko dau Chistoffer-en bizitzea; emazteagaz tentsino eta istiluak sortuko dira; estresak, presinoak eta erantzukizunak ganerako bidea ebagi eta bien ...

The Mother

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Zinemea
May (Anne Reid) uriaren kanpoaldean bizi dan andre heldu bat da. Seme-alabak ikusteko Londresera egindako bisitan gizona hilko jako; zahartzaroari iges egitearren, seme-alaben bizimodu zurrunbilotsuan sartu da gura barik be. May-ren bildurrik handiena gizartearentzako ikusezina dan eta heriotzeari itxarotea beste zereginik ez daukien edadeko andre bihurtzea da. Dan-dana aldatuko da Darren-egaz (Daniel Craig) maitemintzen danean; gizon hau askoz gazteagoa izateaz ganera, alabearen maitalea da eta semearen etxea konpontzen dabil. Hoztasuna, sarritan, izan ohi da istorio bati oratzeko modu bakarra, batez ...

Wilbur begår selvmord (Wilburrek bere burua hil dura dau)

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Zinemea
"Ona izaten da beste bategaz alkartzea, bakarrik sentiduten bazara”. Berba honeen bitartez, Alice-k Wilbur-i gomendatzen deutso andragaia topetan hasi daiten, Lomen Scherfig-en filma daborduko oso aurreratuta dagoanean. Zuzendari daniarrak komediako ukutu dibertigarri eta burutsuak sartzen dauz benetako drama personal eta familiar honetan, ikuslea mehatxatzen dauan tragedia giroa oxigenau eta arinduz. Komedia eta drama honetan maitasunaren eta heriotzearen ganean eta familiaren eta bakardadearen ganean egiten da berba. Kontakizunak baikortasunari oratu gura deutso, baina ez dau lortzen maitasuna behar daben personaiak hazurmamitzeko ...

Ben Affleck-ek “Spiderman” lumatu dau 300.000 euro irabazi ebazan poker txapelketa baten

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Zinemea
Diru dexente ekarri deutson garaipen honi esker, datorren urteko apirilean izango dan Pokerreko Mundu Txapelketan jarduteko sailkatu da. Affleck-ek pantailako beste izen handi batzuei irabazi eutsen norgehiagoka honetan, berbarako Spidemar zeregina beteten dauan Tobey Maguire-ri. Txapel hau eskuratu eta gero, Affleck pokerreko elitearen kide garrantzitsu bihurtu da. Joseba Terreros

Harry Potter and the prisoner of Azkaban

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Zinemea
Aurreko film bietan legez, honako hau be bihurrikeriaz eta egoera bitxi eta xelebrez betetako pelikulea dogu. Edozelan be, personaien edadeak gora egin dauan neurrian, istorioa garatzeko ñabardurak derrigorrean aldatu behar izan dira. Gauzak holan, irakasleen esanak hain modu zintzoan beteten ez daben eta ikasgaiak kolokan ipinteko gauza diran personaiak ikusiko doguz. Ganera, gaztetxuen munduan ohikoak diran gorabeherak igarriko dira, berbarako bakardadearen eta maitasun faltearen inguruan sorturiko itaunak. Bestalde, istorio hau suspenseko filmen eremuan sartu da, abenturen lurraldea bazter itxiz. Alde ...

Second hand lions (MacCann-en sekretua)

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Zinemea
Komiki ukutuko film honek ez dau ikuslea lar hunkituko, beharbada ez jako larregi gustauko, baina onartu beharra dago nahiko ondo nahastetan dauzala sano desbardinak diran hainbat osagai, berbarako surrealismoa, komedia, akzinoa eta, neurri txikiago baten, dramea be bai; ganera, famili hartu-emonen zurikeriaren gaia be jorratzen da eta, batez be, gure ibilbidearen zuztarra izango diran txikerretako gomuta atseginen gorabeherak. Aktoreei jagokenez, Michael Caine eta Robert Duvall beteranoek naturaltasun eta profesionaltasunez jardun dabe, antzeztu behar daben personaien portaerak guztiz bereziak izan arren ...

The day after tomorrow

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Zinemea
Aspaldion ez dogu euki natur hondamendien ganeko pelikula bat ikusteko aukerarik eta, egia esan, “The day after tomorrow” filma aurkezteko egindako kanpaina handiaren ondorioz, bestelako produktu batez gozetako itxaropena geunkan. Hala eta guztiz be, era honetako beste film guztiek daukien egitura bera erabili dabe: personaiak aurkezteko eta mundua amenazetan dauan hondamendira hurreratzeko sarrera bat, hondamen eta suntsipeneko irudi ikaragarriak ikusteko erdiko zatia eta gizakiaren biziraupena frogetako azkenengo istorioa. Bestalde, gidoia ez da apartekoa; gauzak holan, ikusten gabilzana azaltzeko alperreko hainbat ...

Umezurtzak erreskatetako lanetan

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Zinemea
Beste batzuek, ostera, uste dabe herrialdeari zerbitzua emoteko ideiaren atzean zer edo zer gehiago dagoala. Alderdi demokratako kideek gogora ekarri dabe Arnold Schwarzenegger-ek ikasketei jarraitzearen aldeko antzeko kanpaina baten jardun ebala politikan sartu baino lehenago. Eta euren buruari itauntzen deutsie ia Bush familiagaz hain hartu-emon onak daukazan Willis errepublikarrak gauza bera egingo ete dauan hemetik gitxira. Joseba Terreros

La puta y la ballena

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Zinemea
Izenburu deigarri honen atzean, trama handizale eta transzendentea izan gura dauan film bat daukagu, sasoiak eta kontinenteak batzen dauzana, maitasuna, heriotzea eta norberaren askatasuna ardatz hartuta. Hogeita hamarreko hamarkadan Patagonian puta modura saldutako andra eder eta libertario baten eta bizienak mehatxatutako idazle erakargarri baten artean kasualidadetik harantzago doan paralelismoa atondu dabe. Filmari tango ukutuko tragedia baten indarra emon gura izan deutsie, balearen agerpen metaforikoak orekatzen ez dauan loturea erabilita. Edozelan be, abiapuntua ona izanagaitik be, istorio biak buztartzeko egindako beharrak ...

Bush-en kontrako filma AEBko zine aretoetan ikusi ahal izango da

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Zinemea
“Ikusi beharra dago” Moore-k ez dau ostendu gura Bush-en kontra daukan jarrerea. Hori dala eta, gatx-gatxa izan jako dokumentala estreinetako beharra bideratzea. Akordioa jadetsi ahal izateko, Weinstein anaiek Disney-ri ostera be erosi behar izan deutsiez filmaren eskubideak. Horren truke 6 milioi dolar pagau dabela aitatu da. “Fahrenheit 9/11” dokumentalak Irakeko gerrea eta George W. Bush-ek Saudi Arabiako familiarik aberatsenakaz nahiz Osama Bin Laden-en familiagaz daukazan loturak aztertzen dauz. Liongate-ko zuzendari nagusiak, Jon Feltheimer-ek, adierazo dau lan hau ikusi beharreko ...